Manoli Igartua Olaechea Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordeak eta Ibon Mocoroa González Farmazialari Euskaldunen Elkarteko (FEUSE) zuzendariak hitzarmena sinatu dute farmaziako ikasleen artean elkartearen berri emateko, eta farmaziaren alor guztietan euskararen erabilera sustatzeko. Hitzarmenak lau urteko indarraldia dauka.
Arabako Campuseko errektoreordeak adierazi duenez, hitzarmenaren helburua da UPV/EHUren eta FEUSEren arteko lankidetza eremu bat ezartzea, elkarlanean Arabako Campuseko Farmazia Fakultateko ikasleei elkartearen berri emateko, bai eta haren helburuen eta ekintzen berri emateko ere. Berri osoa ikusi ahal izateko sakatu hemen.