Feuse Sariak

    2023ko FEUSEren Testu Laburren sariaren deialdia ireki da. 2022ko abenduaren 31arte onartuko dira idazlanak.

    Helburua: FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da.

    Sariak:

    • Lehenengo saria: 300€ko saria, ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratzea.
    • Bigarren eta hirugarren saria: Sariaren ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratzea.

    Oinarriak:

    • Testuaren gaia farmazia edota osasunaren ingurukoa izango da.
    • Edozein motatako testuak izan daiteke (iritzizkoak, ikerketa lanak, etab).
    • Testuak originalak eta argitaratu gabeak izango dira. Ez dira argitaratutako lanen itzulpenak onartuko.
    • Testua word formatuan idatzia izango da eta gehienez 1000 hitz izango ditu. Taula eta irudiak onartuko dira.

    Lanak 2022ko abenduaren 31a baino lehen bidali behar dira honako helbidera: feuseelkartea@gmail.com

    Testuaz gain, aparteko dokumentu batean egilearen datuak idatziko dira: egilearen izen-deiturak, helbidea, herria, posta-kodea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.

    Epaimahaia: FEUSEko batzordeko kideek osatuko dute eta erabakia 2023ko urtarrilaren 31ean emango zaie aditzera parte hartzaileei. Epaimahaiak lanen kalitatea, zuzentasuna, erakargarritasuna eta hizkuntzaren egokitasuna hartuko ditu kontuan.

    Gainontzeko klausulak: Sariketa honetara aurkezteak esan nahi du oinarri hauek guztiak onartzen direla. Antolatzaileek ez dute bere gain hartzen saritutako lanetan adierazitako esanen  eta iritzien erantzukizunik. FEUSEko batzordeko kideek ezingo dute parte hartu sariketa honetan.

    Lanak 2018ko abenduaren 31a baino lehen bidali behar dira honako helbidera: feuseelkartea@gmail.com.[/laconic_tabs_item][/laconic_tabs]

    [/vc_row]

    HISTORIKOA:

    2022KO TESTU LABURREN FEUSE SARIA

    LEHENGO SARIA:“Ornitorrinkoei, saguzarrei eta farmakoei buruzko istorioa”, Saioa Domingo, Unax Lertxundi eta Gorka Oriveren testua.

    BIGARREN SARIA (Epamahaiak bi testu saritu ditu):

    • “Gluten gabeko dieta moda edo beharra izan, beti aholku nutrizionalarekin batera” Maialen Vazquez-Polo, Silvia Matias eta Gesala Perez-Junkeraren testua
    • “Herrialde garatua, soberako baliabideak, eta elikaduratik gaixotzea. Non dago tranpa?” June Aresen testua.

    2018KO TESTU LABURREN FEUSE SARIA

    LEHENENGO SARIA:  Xabier Aizpurua Arruti izan da bere OSASUN SOZIALA testuarekin.

    BIGARREN SARIA: Amaia Garitano Ascasibar izan da bere FARMAZIALARI ZERBITZU PROFESIONAL ASISTENTZIALAK ETORKIZUNEKO ARDATZ testuarekin.

    2017KO TESTU LABURREN FEUSE SARIA

    LEHENENGO SARIA: Amaia Garitano Askasibar eta Amaia Malet Larreari “Jarraipen farmakoterapeutikoa” izeneko lanagatik.

    Arreta Farmazeutikoa, sendagaiekin erlazionaturiko arazoak (SEA) detektatzea helburutzat duen zerbitzu profesionala da, era honetan sendagaiekin erlazionaturiko emaitza negatiboak (SEN) saihestu eta ebazteko. Zerbitzu honek konpromisoa eskatzen du, eta modu jarrai, sistematizatu eta dokumentatuan eman behar da. Pazientearekin eta osasun munduko beste profesionalekin elkarlanean burutuko da, pazientearen bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen duten emaitza konkretuak lortzeko.

    BIGARREN SARIA: Francisco Javier de Ojanguren Ma-darietareri “Psoriasia eta arrisku kardiobaskularra-ren” lanagatik.

    Urte askotan psoriasia larruko gaixotasun modura bakarrik ezaguten zan.Gaur egunean danok dakigu prozesu konplexu bat dala, eta azalaren aldakuntzak eritasun ikusten diran ondorioak baino ez dira.

    FEUSE saria 2010

    FEUSE saria «Atentzio defizita eta hiperaktibitatearen asaldura» izenburua duen lanak irabazi du eta Amaia Garitano da egilea. Amaiak ikasketak bukatu ondoren eta farmazialari gisa lanean hasi zenean, atentzio defizita eta hiperaktibitatearen asaldura (ADHA) duten haurrak ezagutu zituen eta baita euren gurasoek dituzten kezka, buruhauste eta arazoak ere. Gaitzak umeengan eta familiengan eragiten dituen ondorio larriak ikusirik, gaia jorratzea erabaki zuen eta lana aurkeztu zuen FEUSE sariaren deialdira. ADHAren etiologia, epidemiologia eta pronostikoa aztertu ondoren, gaitzak agertzen dituen sintomak azaltzen dizkigu eta diagnostikoa egiteko erabiltzen diren irizpideak adierazten dizkigu. Lanaren zatirik handiena tratamenduari dagokiona da eta gaur egun eskuragarri dauden tratamendu farmakologiko nahiz bestelakoak aztertzen ditu.

    FEUSE saria 2006

    Depresio nagusia. Igor Horrillo Saria 2006ko apirilaren 2an eman zen Donostian ospatu zen batzar nagusian.

    FEUSE saria 2004

    Ardoa: onuragarria ala kaltegarria? Arrate Jauregi eta Itziar Fdez. de Larrinoa
    Saria 2004ko martxoaren 28an eman zen Bilbon ospatu zen batzar nagusian.