Farmazialariak Euskararen Txantxangorriaren Kanpainarekin

    Euskararen Txantxagorria kanpainara gehitu da FEUSE

    Euskararen Txantxangorria kanpaina (http://www.euskararentxantxangorria.eus/) 2016ko urtarrilean aurkeztu zen. Helburua, gure lurraldean oso ezaguna eta maitatua den txantxangorriaren bidez, euskaraz egiteko gonbidapena egitea da, modu atseginean, hurbilean eta erakargarrian. Irudi honek euskaraz hitz egiteko gonbitea luzatu nahi dio, nahi duenari, besterik ez, “Eman hegoak euskarari” leloaz lagundurik.

    Farmazialari Euskaldunen Elkartearen (FEUSE) bitartez farmazia mundura hedatu nahi dugu ekimen hau. Horretarako, pegatina eta pin sorta bat eratu dugu botiketan edota lantokietan jartzeko eta horrela, euskaraz egin nahi duenak irudia identifikatuz trabarik izan ez dezan. Gainera, irudi originala egokitu  dugu, farmazialariok irudi pertsonalizatua eduki dezagun.

    Ekimen honen partaide izateko materiala eskatu besterik ez duzu. Materiala jasotzen duzun une beretik Euskararen Txantxangorria duten enpresa eta pertsonen parte izango zara eta euskararen txantxagorriaren web gunean azalduko zara partaide bezala.

    FEUSEko kide EZ direnak

    Pegatina handia (11x9 cm)
    2.25
    Pegatina txikia (6x5 cm)
    1.75
    Pina
    3.5
    Produktu sorta *
    13

    * 2 pegatina handi + 2 pegatina txiki + 2 pin

    FEUSEko kideak**

    Pegatina handia (11x9 cm)
    1.10
    Pegatina txikia (6x5 cm)
    0.90
    Pina
    1.75
    Produktu sorta *
    6.5

    * 2 pegatina handi + 2 pegatina txiki + 2 pin

    ** FEUSEko kideak %50eko deskontua dute.