Formulazioaren Lan Taldea

    Lan taldeak sortzearen garrantzia euskarari farmazia munduan bultzada emateko

    Farmazialarion mundua mundu erdalduna dela esan dezakegu. Medikamentuen prospektuak, artikuluak, berriak, etab. erdaraz irakurtzen ditugu egunero eta horrela ohitu gera betidanik.

    Kontutan hartu beharrekoa da, gero eta ekimen gehiago euskaratzen dira. Esaterako,  osasun publikoko kanpainak elebietan bidaltzen dira kasu askotan edota aukera izaten dugu dokumentu batzuk euskaraz ere irakurtzeko.

    MIEZ, Medikamentuen Informazioko Euskal Zentroa  esaterako,  (CEVIME gaztelanieraz), erreferentzia-zentroa da EAEko profesional sanitarioentzat, medikamentuen informazioari dagokionez.  Bertan argitaraturiko dokumentu guztiak euskaratuak daude eta informazio iturri egokia da farmazialariontzat.

    Hala ere, oraindik lan handia dago egiteko eta farmazialariok zer esana dugu gai honetan, geuk ere pauso bat aurrera eman eta dokumentu eta testuak euskaratu eta erabili ditzakegulako.

    Horregatik, FEUSEk lan talde berri bat sortu nahi du: FORMULAZIOAREN LAN TALDEA

    Formulazio magistrala, botiketan egiten den zerbitzu bat da eta gaur egun gaixoari, produktuari buruzko informazio guztia erdaraz ematen zaio gehienetan. Horregatik, testo hauek euskaratzearen beharra ikusten dugu.
    Edozein farmazialarik har dezake parte. Euskal Herriko beste kideekin lan egiteko gogoa besterik ez du behar.
    FEUSEtik kudeatuko da eta ez da desplazamenturik egin beharko.
    Bidali email bat FEUSEko helbide elektronikora (feuseelkartea@gmail.com) taldean parte hartu nahi duzula esanez eta zurekin harremanetan jarriko gara.