1995. urtean FARMAZIALARI EUSKALDUNEN ELKARTEA (FEUSE) izeneko elkartea sortu genuen. Honen helburuak hitz gutxietan esanez farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzea dira. Hasieratik gure lanbidearen alde lan egiten dugu.
Elkarteak adin guztietako (25etik 100 urterarte), probintzia desberdinetako (Euskal Herri mailan eta kanpoan) eta lan arlo guztietako (Komunitateko farmazia, ospitalekos, osasun publikoak, labortategiak etab.) berrehun partaide baino gehiago ditu.
2016. urtean Elkarteari bultzada bat eman nahi izan diogu eta horregatik mundu digitalera eman dugu pausoa. Hiruhilero, boletin elektroniko bat eta lauhilero, Farmaberri aldizkari digitala bat argitaratzen dira.