Sagardotegi giroan, elkartearen etorkizunaz hitz egin genuen
Farmazialari Euskaldunen Elkarteko (FEUSE) kideok Hernanin (Gipuzkoa) bildu ginen ekainaren 12an urteroko Batzar Orokorra zela eta. Bertan, 2015eko kontuak aurkeztu eta datorren urtekoak hitzartu genituen.
Horretaz gain, Elkartearen etorkizunaz hitz egin genuen. Helburu garrantzitsuenak elkargokideak gehitzea eta euskararen erabilera botiketan areagotzea dira era horretarako ekimen desberdinak proposatu genituen
Ekimen berri hauen artean, euskarri digitalen modernizazioaren aldeko apostua dago, FEUSEk ikuspen gehiago izan dezan eta elkargokideen artean harremanak estutu ditzagun.
Helburu honen ildo beretik, boletin elektronikoa eta Farmaberri aldizkariaren digitalizazioa aurkeztu ziren.
Era berean, Elkartea dinamizatuko duten lan talde berriak sortzeko proposamena onartu da, baita “Feuseren Farmaburua” saria , zein farmazia arloan euskeraren erabilera bultzatzen duen pertsonari edota erakundeari ematen zaion eta gainontzeko sariak bultzatzea ere.
Ondoren, sagardotegiaren bisita gidatua izan genuen eta azkenik bazkari eder batekin bukatu genuen jardunaldia.