Txangoak

    2015 – ZUMAIAKO FLISHA

    Apirilaren 26an elkartu ginen FEUSEko kideok urteroko udaberriko irteera egiteko. Oraingoan Zumaia aukeratu dugu, herri hau eta Debaren artean dagoen geoparkea ezagutzeko.


    Goizeko hamaiketan Kaian elkartu, eta bisita gidatu baterako itsasontzia har tzea izan zen egin genuen lehenengo gauza. Gure gidariak Gipuzkoako kosta honi buruz azalpenak ematen zizkigun bitartean, guk bistekin gozatu genuen. Arroka sedimentarioez osatutako, eta ezaugarri zehatz batzuk dituzten geruzek flysch izena jasotzen dute. Hemen, arroka gogor (kareharri, arbel edo hareharri) eta bigunen (tuparri eta buztin) geruzak txandakatzen dira. Iberiar eta europar plaka tektonikoen arteko talkaren ondorioz sortu ziren eta zortzi kilometrotan zehar zabaltzen dira, nahiz eta 200-300 metrotan bakarrik diren ikusgai. Itsasotik kanpo gelditzen diren arroka hauek hain zuzen, higadura naturala jasaten dute, eta horren ondorioz jasotzen du flyschak hain ezaguna den itxura espezifiko hori.

    Zumaiako flyscharen azaleratzea munduko onenetarikoa da, eta hemengo ingurumen bitxian azken 100 milioi urteetan gertatu diren aldaketak aztertu daitezke: krisi biologikoak, ingurune eta klima aldaketak, katastrofeak… dena arroketan idatzita dago eta zehatz mehatz irakur ditzakete geologian adituek, irekitako liburu bat balitz bezala. Horretarako milioika urteetan zehar itsasoan sedimentatzen diren organismoen fosilak ere ikus daitezke hemen, eta hauek ere munduaren historia xehetasunez ikasten laguntzen digute. Kaira itzuli eta itsasontzitik irten ondoren, Zumaiako leku ezagunenak ikustera joan ginen, San Juan iturria, San Telmo ermita eta parrokia adibidez.

    Azken honetan gainera, bertako gidari batekin elizaren historiaz eta pasarteez hitz egiteko aukera eduki genuen. Ederki gosetuta herriko jatetxe ezagun batera joan ginen bazkaltzera. Kontu kontari ugarirekin amaiera polita eman genion egunari mahaian eserita, Zumaia eta Deba arteko kostaren edertasunaz eta historiaz liluratuta

    2014 – PAGOETA

    Urtero legez udaberria bere onenean dagoen tartean elkarteko kideek eguraldi hona profitatu eta irteeratxo bat antolatu genuen maiatzaren 18an,FEUSEko hainbat kidek. Aurten Gipuzkoako Pagoetako parke naturalean egin genuen bueltaxka. Parkeak batez ere Aiako lur eremutan hedatzen da, nahiz Zarautz eta Zestoako zati batzuk ere hartzen dituen.

    Goizeko hamarrak inguru Iturrarango parketxean bildu ginen hainbat kide eta gure senideak. Talde polita bildu genuen benetan beterano, ez hain beterano eta haurrekin eta bertan prestatua genuen bisitari ekin genion. Irune izan zen gure gida eta hark adierazi zizkigun lehenik Pagoetako nondik norakoak eta egun hartarako prestatuak genituenak. Hamaika plan daude bertan egiteko eta denak interesgarriak diruditela ezin uka. Guk lehenik erlategiak ikusi genituen, Apis mellifica mellifica euskal erle beltzen nondi knorakoak kontatuz izkigun gidak. Erleei buruzmakina bat gauza ikasi genituen, erle motak, bizi adina, elikadura, erle jalearen eratorria, propolioa nondik datorren eta arras interesgarriak ziren beste hainbat kontu. Egia esan interes handia piztu zuen erleenbizitzaketabertaratuginenetakoaskok zenbait galdera egin genituen. Erlategiko bisita bukatu ondoren, Iturraran Baserrian indarrak berrartu etaA gorregi burniolarantz abiatu ginen. Lorategi botanikoan zehar nahi baino gutxiago ibili ondoren errota eta burniola martxan ikustera joan ginen. Irunek azaldu zigun burniolaren funtzionamendua eta nola lan egiten zuten ikusi hala izan genuen. Uraren energia aprobetxatuz aleak errotan nola xehatzen zituzten ere ikusi genuen.

    Handik berriro buelta Iturrarango aparkalekurantz, eta 3 ordu inguruko buelta ondoren bukatutzat eman genuen gure Pagoetako bisita.

    Goizean ariketa pixka bat egin ondoren tripazorriak dantzan jarri zitzaizkigun eta Orioko Santio auzoan dagoen Portu Erretegia aukeratu genuen aste berrirako indarrak hartzeko. Bertan haur eta helduek primeran pasa genuen, eta gure barrenak ongi bete ere.

    Denen iritziz Pagoeta leku bikaina da, eta ziurrenik gehienak bueltatuko gara bertan dauden hamaika gauza ezberdinak ikusteko.

    2010 ARTIKUTZA

    Urriak 24, igandea. Feusek ibilaldi bat antolatu du Artikutzara perretxikoak aztertu eta jasotzeko asmotan. Hitzordua goizeko bederatzi eta erdietan Exkas Goarda Etxean, Artikutzako sarbidean, Oiartzundk doan errepidean hain zuze. Goizuetako lurretan dagoen barruti hori Donostiako Udalak erosi zuen hiriko ur-horniketarako 1919an. Oiartzun, Lesaka, Arantza, Beintza-Labaien eta Goizuetako mendiek inguratzen duten leku paregabea da; txangozale, mendizale eta oro har izadia gogoko dutenen jomuga da askotan. Lursail horetara autoa sartzeko baimena eskatu behar da ezinbestez Donostiako Udaletxean. Arazorik gabe ematen du baimena Udalak. Exkas Goarda Etxetik bada, bideari jarraitu gintzaizkion Aritkutza auzora iritsi arte. Hemen bukatzen da errepidea eta gure irteera mikologikoaren abiapuntua izan da. Hamar lagun perretxiko bila. Ibilialdiario amaiera emateko bazkari bikaina Oiartzungo Albistu Jatetxean.

    2010 OTZAURTE-ARANTZAZU

    Hitzorduari jaramon eginda goizeko 8.30etan Otzaurteko bentan gaude prest ibilaldiari ekiteko. Goiza goibel dago baina epel heagoaizearen eraginez. Susmoak beterik lehen ur ttanttak hasi dira eta Lizarrateko maldan gora. Bidezidorra buztinez josita dagoe eta, beraz, irristakorra. Gutariko bateko akrobazioa emanaldi bat oparitzen digu, baino biharren saioa bukatu ondoren, kroketa itxuraz bihurturik, buru makur onartu egin behar du hasieratik eskaini zaion laguntza, hau da, makil teleskopiko pare bat. Hauetaz baliaturik lortzen du bat egitea Zegamatik Zalduendora dihoan ertaorko galtzadekin eta berehala San Adriango harzuloaren babesean gaude. Historian zehartoki honek izan duen garrantziaren adierazpenak Gotzonen ahotik entzun ondoren, atsedenaldiari amaiera eman eta berriro martxario ekiten diogu. Euriak erasotzen gaitu eta etengabe baino ongi ekipatuak gaude eta hemendik aurrera esparrua laua izango denez, ibilera ez da oztopo haundia izanen guretzat. Galtzadan barrena jarraitzen dugu eta laurehun bat metro egin ondoren bide nagusia utzi eta basoan sartzen gera mendebalderuntz Urbiako borden bila. Basajaunak bezperan prestatutako elurrezko alfonbra zoragarri batekin hartzen gaitu basoak, eta horrela etengabe Perusaroirano egun zuria zapatzen ibiliko gera.

    Lainoa ere sartu zaigu Linategietara iritsi geranean. Euria goian, elurra hankapean eta lainoak gu besarkatzen baso barrenean. Sorgin giro xarmangarri honetan lehen argazkiak gure pasoaren lekuko izan daitezen. Aurrera goaz, bidea leuna da eta lasai-lasai ia konturatu gabe Perusaroikin topo egiten dugu. Pixka bat haruntzago Urbiako benta, baino hona iritsi aurretik azkenengo eragozepna gainditu behar dugu, erreka indartsu batek neurtuko du norberaren trebetasuna: luzera jauzika batzuk, pertiga erara besteak, azkenean denok errekaz bestaldean bentrara hamaiketakoa egitera, goxo-goxo bertako epel giroan. Bigarrena argazki saioa.

    Hogei minutu geroago malda behera gindoazen Arantzazurantz zerua ireki eta lehen aldiz eguzkia agertu zitzaigunean. Ordubata laurden gutxitan Arantzazun ginen. Arropaz aldatu, bueltatxo bat eman, txikito bat hartu eta Goiko bentara bazkaltzera. Jan-edanaz bapo egin ondoren kantatzeari ekin genion. Gezurra dirudi eguraldi txatxu bat izan arren, hain atsegin eta kontent ikustea bidelagun guztiak. Argi dago eguraldia ez dela aitzakia mendi martxara ez etortzeko, aldiz aukera ezin hobea elkar ezagutu eta harremanak sakontzeko.

    2009 URBASA

    Urriak 25 igandea. Feusek ibilaldi bat antolatu du Urbasara perretxikoak aztertu eta jasotzeko asmotan. Hitzordua goizeko hamar eta erdietan Biotza kanpinean. Urabasa zoragarria dago. Eguna lanbrotsu esnatu da. Xirimiri ari  du, belardi berde-berdeak, kolore konbinazio txundigarriak basoan. Sei lagun perretxiko bila baso izugarrian barna. Beste inor ez inguruan. Sekulako edertasuna. Ibilaldiari amaiera emateko bazkarik bikaina kanpineko jatetxean.