Batzar Orokorra

    2007
    2008
    2009
    2010
    2011
    2012
    2013
    2014
    2015
    2016
    2017
    2007KO BATZAR OROKORRA: Getaria
    Apirilaren 1ean Getariako Alondiga Zaharrean hasiera eman zitzaion Feuseren XII. Batzar Orokorrari. Lehenik, aurreko urteko akta irakurri eta onartu zen eta ondoren 2006ko oroitza-txostenaren berri eman zen. Datorren urterako egitasmo txostenaren barnean, Bai Euskarari Ziurtagiria, Feuseren webgunea, Feuse saria eta kide berriak egitea bildu ziren.
    2008KO BATZAR OROKORRA: Etxalar-Urdazubi
    Apirilaren 6an, FEUSEren XIII. Batzar Orokorra ospatu zen Urdazubin eta Etxalarren.
    2009KO BATZAR OROKORRA: Bilbo
    Martxoaren 29an Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialean hasiera eman zitzaion Feuseren XIV. Batzar Orokorrari. Aurreko batzarreko akta irakurri eta onartu ondoren 2008ko oroitza txostenaren berri eman zen. Hurrengo urterako egitasmo txostenean Bai Euskarari Ziurtagiria, weguneko albisteak, udaberriko mendi irteera, feuse sariak, udazkeneko perretxiko bilketa, zuzendari batzordearen berritze prozesua eta kide berriak egiteko ideiak bildu ziren.
    2010EKO BATZAR OROKORRA: Gasteiz
    Apirilaren 25ean Gasteizeko farmazia fakultatean ospatu zen FEUSEren XV. Batzar orokorra. Bertan, aurreko urteko akta baieztatu eta Pello Iturriak 2009ko nondik norakoak azaldu zituen. Zuzendaritza Baztorde berria izaendatu zen eta Amaia Garitanori FEUSE saria eman zitzaion.
    2011KO BATZAR OROKORRA: Iruñea
    Maiatzaren 8an ospatu zen FEUSEren XVI. Batzar Orokorra Iruñean, Nafarroako Farmazialari Euskaldunen Elkargoan. Aurreko urteko akta baieztatu eta 2010eko oroipen txostena azaldu zen. Zuzendaritza Batzordeak elkartea 2.0 webgune edo sare sozialen partaidetza proposatu zen 2011ko erronka bezala.
    2012KO BATZAR OROKORRA: Donostia
    Ekainaren 16an FEUSEren XVII. Batzar Orokorra ospatu zen Donostian Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargoaren bulegoetan. Urteroko kontuen errepasoa egin ondoren elkartearen hausnarketa egin zen eta elkargoaren etorkizunari buruz hitz egin zen.
    2013KO BATZAR OROKORRA
    FEUSEren XVIII. Batzar Orokorra
    2014KO BATZAR OROKORRA: Añana
    Ekainaren 15ean, Arabako Añana herrian ospatu zen FEUSEren XIX. Batzar Orokorra.
    2015KO BATZAR OROKORRA: Iruñea
    XX. Batzar Orokorra Iruñean ospatu genuen ekainaren 14an. Batzarra, Nafarroako farmazialarien elkargoan egin genuen 25 lagun baino gehiago elkartu ginelarik. Urtero bezala, elkartearen egoera eta xehetasunen berri emateaz gain, kontuen egoera azaldu zen, aho batez onartu zirelarik. Ondoren, aurtengo erronka nagusia izan denaren Farmazia Hiztegi berritua eta digitalizatua aurkeztu zen. Bukatzeko Enrique Ordierezek jaso zuen FEUSEren Farmaburua ikurra, CINFA laborategiaren izenean. Egunari amaiera emateko Anttonenea jatetxean bazkaldu eta gero Diaz de Ulzurrun kazetariak lagunduta, txango benetan berezia egin genuen hirian zehar.
    2016KO BATZAR OROKORRA: Hernani, 2016
    Farmazialari Euskaldunen Elkarteko (FEUSE) kideok Hernanin (Gipuzkoa) bildu ginen ekainaren 12an XXI. Batzar Orokorra zela eta. Bertan, 2015eko kontuak aurkeztu eta datorren urtekoak hitzartu genituen.
    Horretaz gain, Elkartearen etorikizunaz hitz egin genuen. Helburu garrantzitsuenak elkargokideak gehitzea eta euskararen erabilera botiketan areagotzea dira era horretarako ekimen desberdinak proposatu genituen.
    Ekimen berri hauen artean, euskarri digitalen modernizazioaren aldeko apostua dago, FEUSEk ikuspen gehiago izan dezan eta elkargokideen artean harremanak estutu ditzagun. Helburu honen ildo beretik, boletin elektronikoa eta Farmaberri aldizkariaren digitalizazioa aurkeztu ziren.
    Era berean, Elkartea dinamizatuko duten lan talde berriak sortzeko proposamena onartu da, baita “Feuseren Farmaburua” saria , zein farmazia arloan euskeraren erabilera bultzatzen duen pertsonari edota erakundeari ematen zaion eta gainontzeko sariak bultzatzea ere.
    Ondoren, sagardotegiaren bisita gidatua izan genuen eta azkenik bazkari eder batekin bukatu genuen jardunaldia.
    2017KO BATZAR OROKORRA: Bilbo, 2017. Ekainaren 11ean, igandea, Bilbon kokatzen den Bizkaiko Sendagaigileen Elkartean biltzeko deia jaso genuen FEUSEko kideok. 12ak aldera ohiko Batzar Nagusiari hasiera eman genion.
    Lehenik, 2016ko kontuak aurkeztu eta datorren urtekoak onartu genituen. Ondoren, azken urtean egindako ekimenen laburpena puntuz-puntu ikusi genituen. Hona hemen laburpena:
    – Elkargokideen egoera: Guztira 194 kide (10 Araban, 39 Bizkaian, 98 Gipuzkoan, 47 Nafarroan eta 1 kanpoan).
    – Kideen datuak eguneratu eta behin-betiko datu basea sortu.
    – Farmaberri aldizkaria: 4 argitaratu dira denak elektronikoki.
    – Boletin elektronikoa: 3 bidaldu dira elektronikoki.
    – Web gune berria.
    – Testu laburren saria
    – Pegatinen proiektua: Euskararen txantxagorri pertsonalizatua.
    Behin urtean egindako lana aurkeztu ondoren hurrengo urteko proposamenak eztabaidatu genituen. FEUSEk aipatu ziren guztiak balioztatuko ditu eta abian jartzen saiatuko da datorren hilabeteetan.
    Azkenik, Amaia Garitano eta Amaia Maletek Testu Laburren lehenengo saria jaso zuten eta bestalde, Francisco Javier de Ojangurenek bigarrena. Datorren Farmaberrietan argitaratuko dira testuak. Eskaera eta galderen ondoren bukatutzat eman genuen Batzar Orokorra.
    Ondoren, Bilboko jatetxe batean bazkaldu genuen eta bazkalostean paseo bat eman eta gero, udazkenean egingo den txangora arte agurtu ginen.