Euskararen txantxangorria hegan da

    17 Enero, 2017 admin 247 No hay comentarios

    Irudiak Euskal Herriko mugak ere gainditu ditu

    Euskararen Txantxangorria izeneko proiektua abian da eta dagoeneko Euskal Herriko txoko askotan ikusteko aukera dugu.

    http://www.euskararentxantxangorria.eus web gunean ekimen honetan parte hartu

    duten pertsona, entitate, elkarte etab. guztiak txantxangorriaren irudiarekin identifikatuta daude eta gero eta gehiagok parte hartzen dugunez mapa ia txantxangorriz betea ageri da.

    Gainera, farmazialari euskaldunok txantxagorri berezi bat dugu, originala geure koloreekin margotu eta FEUSEren logoa jarri diogulako.

    Oraindik ez baduzu materialik zeure lantoki, bulego edo etxean jarri eta “Txantxangorri” taldera gehitzeko momenturik ez baduzu aurkitu, jar zaitez FEUSErekin harremanetan eta materiala nola lortu adieraziko dizugu. (feuseelkartea@gmail.com).