2016ko Batzar nagusia

    17 Enero, 2017 admin 242 No hay comentarios

    Sagardotegi giroan, elkartearen etorkizunaz hitz egin genuen

    Farmazialari Euskaldunen Elkarteko (FEUSE) kideok Hernanin (Gipuzkoa) bildu ginen ekainaren 12an urteroko Batzar Orokorra zela eta. Bertan, 2015eko kontuak aurkeztu eta datorren urtekoak hitzartu genituen.

    Horretaz gain, Elkartearen etorkizunaz hitz egin genuen. Helburu   garrantzitsuenak elkargokideak gehitzea eta euskararen erabilera botiketan   areagotzea dira era horretarako ekimen desberdinak proposatu genituen

    Ekimen berri hauen artean, euskarri digitalen  modernizazioaren aldeko apostua dago, FEUSEk ikuspen  gehiago izan dezan eta elkargokideen artean harremanak estutu ditzagun.

    Helburu honen ildo beretik, boletin elektronikoa eta Farmaberri aldizkariaren digitalizazioa aurkeztu ziren.

    Era berean, Elkartea dinamizatuko duten  lan talde berriak sortzeko    proposamena onartu da, baita “Feuseren      Farmaburua” saria , zein farmazia arloan euskeraren erabilera bultzatzen duen pertsonari edota  erakundeari ematen zaion eta gainontzeko sariak bultzatzea ere.

    Ondoren, sagardotegiaren bisita gidatua izan genuen eta azkenik bazkari eder batekin bukatu genuen jardunaldia.